Arkitektura kontzeptu edo termino askoren konbinazioa da. Proiektu honen bidez arkitektura definitzerakoan kontuan hartu behar diren hitzak aipatu nahi ditugu, betiere hitz hauen arteko garrantzia edo harremanari erreparatuz.
Arkitektura zer den azaltzeko, eskailera bat eraikitzea erabaki dugu. Eskailera hau hamar eskaloi ezberdinez osaturik egongo da, hauek zutabe batez eutsita daudelarik. Gure ustez, hamar termino hauek oso garrantzitsuak dira arkitektura definitzeko, beraz, eskailera goraino iristeko, arkitekturara, hauetako eskaloi bakoitzetik pasa beharra dago.
Hala ere, kontuan eduki behar da arkitektura ulertzeko, guk aukeratutako hamar kontzeptu hauez gain, beste hainbat kontzeptu kontuan hartu behar direla nahiz eta ez hain garrantzitsuak izan. Beraz, hitz hauek eskaileraren zutabean, euskarrian, jarri ditugu, arkitektura definitzeko eskaloiez gain zutabeko hitzak ere beharrezkoak direlako, erlazio bat lortu behar da.
AMAIA RENTERIA
LEIRE LERTXUNDI
No hay comentarios:
Publicar un comentario