jueves, 21 de febrero de 2013

ESPECIES DE ESPACIOS




Georges Perec idazleak idatzitako liburu honetan espazio desberdinei buruz hitz egiten da, espazio kontzeptuari esanahi desberdinak emanez, azken batean, edozerk okupatzen du espazio bat, eraikin batetik orri bateko izki bateraino. Hauetako espazio bat, ohea adibidez, espazio beezi bat da, espazio propio bat, denbora asko pasatzen baitugu bertan.





Hala ere, irakurtzen goazen heinean, azaltzen dituen espazioak konplexuagoak dira eta irakurleari hainbat galdera egiten dizkio, nik nere buruari inoiz egin ez nizkionak. Idazleak azken batean lortu nahi duena irakurlea konbentzionalismotik ateratzea da eta hausnarketa pertsonala sustatzen du.


 






martes, 19 de febrero de 2013

DIKOTOMIA : ARGITASUNA - ILUNTASUNA


Dikotomia osotasun moduan hartu den zerbait bi zati bereizi, aurkako eta osagarrietan banatzearen ondorioa da. Hautatu dudan dikotomia hontan, aurkakoak eta hauen artean dauden osagarri maila desberdinak adierazten saiatu naiz.




Horretarako kutxa bat egin dut, leiho desberdinak dituena. Irekita gelditzen den zirrikituan begiratuz gero, leiho guztiak itxirik badaude, iluntasuna besterik ez da ikusten. Baina, leiho desberdinak irekitzen joanez gero, iluntasuna ez da totala izango, ilunatz bat izango da. Leihoak tamaina desberdinetakoak dira, ilunatz maila desberdinak lortu ahal izateko.
Argitasuna lortzeko, kutxako leiho guztiak kentzea besterik ez dago.

jueves, 7 de febrero de 2013

ZER DA ARKITEKTURA?

 
 
Arkitektura kontzeptu edo termino askoren konbinazioa da. Proiektu honen bidez arkitektura definitzerakoan kontuan hartu behar diren hitzak aipatu nahi ditugu, betiere hitz hauen arteko garrantzia edo harremanari erreparatuz.
 
Arkitektura zer den azaltzeko, eskailera bat eraikitzea erabaki dugu. Eskailera hau hamar eskaloi ezberdinez osaturik egongo da, hauek zutabe batez eutsita daudelarik. Gure ustez, hamar termino hauek oso garrantzitsuak dira arkitektura definitzeko, beraz, eskailera goraino iristeko, arkitekturara, hauetako eskaloi bakoitzetik pasa beharra dago.
 
Hala ere, kontuan eduki behar da arkitektura ulertzeko, guk aukeratutako hamar kontzeptu hauez gain, beste hainbat kontzeptu kontuan hartu behar direla nahiz eta ez hain garrantzitsuak izan. Beraz, hitz hauek eskaileraren zutabean, euskarrian, jarri ditugu, arkitektura definitzeko eskaloiez gain zutabeko hitzak ere beharrezkoak direlako, erlazio bat lortu behar da.
 
 
AMAIA RENTERIA
 
LEIRE LERTXUNDI

LOGELA



 
Ezin dut esan nire logelan intimitate handia dudanik, nire ahizparekin konpartitzen baitut , eta ,gainera, etxeko ordenagailu fijoa logelan bertan dugunez, ez da zaila etxekorenbat erabiltzen egotea.

Logelako paretak naranja kolorez margoturik daude. Nik aukeratutako kolorea izan zen, betidanik gustatu zaidan kolorea izan baita; kolore alaia eta goxoa era berean.

Logelan sartu haina atearen parean dagoen terraza ikustarazten da, non nik landatutako hainbat landare dauden.Sarreratik  ezkerretara, ni jaio nintzenean amak egin zidan koadroa dago, niretzako oso baliotsua dena. Alde berean dago apalategia, esnatzean ikusten dudan lehen gauza, bertan daude nireak eta nire ahizparenak diren txikitako hainbat panpin eta ipun. Askotan, ohean etzanda nagoenean, panpin hauei begira gelditzen naiz, eta txikia nintzeneko momentuak gogorarazten ditut. Oheko buruaren atzean nire armairua dago eta ateetan, kortxo moduan, lagunekin ditudan argazkiak pegatuta ditut, mural moduan, nire ahurtzaroa alde batera utzi nituenekoak.