martes, 19 de febrero de 2013
DIKOTOMIA : ARGITASUNA - ILUNTASUNA
Dikotomia osotasun moduan hartu den zerbait bi zati bereizi, aurkako eta osagarrietan banatzearen ondorioa da. Hautatu dudan dikotomia hontan, aurkakoak eta hauen artean dauden osagarri maila desberdinak adierazten saiatu naiz.
Horretarako kutxa bat egin dut, leiho desberdinak dituena. Irekita gelditzen den zirrikituan begiratuz gero, leiho guztiak itxirik badaude, iluntasuna besterik ez da ikusten. Baina, leiho desberdinak irekitzen joanez gero, iluntasuna ez da totala izango, ilunatz bat izango da. Leihoak tamaina desberdinetakoak dira, ilunatz maila desberdinak lortu ahal izateko.
Argitasuna lortzeko, kutxako leiho guztiak kentzea besterik ez dago.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario