Ezin dut esan nire logelan intimitate handia
dudanik, nire ahizparekin konpartitzen baitut , eta ,gainera, etxeko ordenagailu
fijoa logelan bertan dugunez, ez da zaila etxekorenbat erabiltzen egotea.
Logelako paretak naranja kolorez margoturik daude.
Nik aukeratutako kolorea izan zen, betidanik gustatu zaidan kolorea izan baita;
kolore alaia eta goxoa era berean.
Logelan sartu haina atearen parean dagoen terraza
ikustarazten da, non nik landatutako hainbat landare dauden.Sarreratik ezkerretara, ni jaio nintzenean amak egin
zidan koadroa dago, niretzako oso baliotsua dena. Alde berean dago apalategia,
esnatzean ikusten dudan lehen gauza, bertan daude nireak eta nire ahizparenak
diren txikitako hainbat panpin eta ipun. Askotan, ohean etzanda nagoenean,
panpin hauei begira gelditzen naiz, eta txikia nintzeneko momentuak
gogorarazten ditut. Oheko buruaren atzean nire armairua dago eta ateetan,
kortxo moduan, lagunekin ditudan argazkiak pegatuta ditut, mural moduan, nire
ahurtzaroa alde batera utzi nituenekoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario