jueves, 21 de marzo de 2013

IGELDOKO HABITATA




Nire habitata finkatzeko gunea aldapan dagoenez, eraikina zutabe batzuen gainean finkatu dut, lurzoua ahalik eta gutxien ikutuz, egunen batean eraikina bota ezkero hasieran zegoen modu berean gelditzeko. 

Eraikina iparraldera orientaturik dago.

Eraikinera iristeko goiko edo beheko bidetik joan daiteke. Eraikinaren gainean dagoen bidetik pasabide bat dago eraikinera iristeko, eta nahiko zabala da modulo mugikorrak sartu eta ateratzeko.
Beheko bidetik aldiz eskailera batzuk daude beheko solairura eramaten dutenak, gune mugiezina.

Erainaren barandak habitat guztia inguratzen du eta era berean ibilbide bat markatu.






Barrukaldera sartzeko ez dago sarrera zehatzik, leiho guztiak mugikorrak dira edozein lekutik sartu ahal izateko.

miércoles, 20 de marzo de 2013

GREEN ROOFS

Otsailak 27an Daniel Roher paisajista kanadarra etorri zen gure fakultatera, estalki berdeei buruz hitzaldi bat ematera.
 
 
 
Eraikuntzetan zapaiak begetazioz partzialki edo guztiz estalita daudenean deritzo estalki berdeak direla. Honek aurretik zapaietan erabilitako teknologia alde batera uzten du habitata hobetzeko eta energia kontsumoa gutxitzeko. Modu honetan, ekologikoagoa da.




 
Estalki berdeak egiteko orduan oso garrantzitsua da aldez aurretik eraikin bakoitzaren orientazioa eta klima aztertzea, ez baitu egoera desberdinetan berdin lan egingo. Ondoren, geruza ezberdinak bata bestearen gainean jarriz ( lamina iragazgaitza, drenajea, protekziofabrika..)  landareak eraikinean jarriko dira bere funtzioa bete dadin.
 
 
Estalki berdeak eraikinaren barrualdea zapai arrunt batek baino freskoago mantentzen du, hirietako haizea garbitzen duenez kutsadura murrizten du eta oso estetikoa da.
 
 




 

 
Azkenik, estalki hauek hiri handietako teilaturik altuenean ere txoko fresko, berde eta jasangarriak lor daitezke, Chicagoko etxeorratz honetan bezalaxe.
 
 
 
Pertsonalki, hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaidan, uler erraza eta gure ingurunean praktikan jartzeko aproposa.
 





jueves, 7 de marzo de 2013

HABITATA







Nik habitaterako lekua Orion dagoen Orioko Bentaren ondoan aukeraatu dut, merenderoaren azpian dagoen bihurgunean. Ondoan baserri bat dago galtzadaren beste aldean eta nik aukeratutako lurzoruaren ondoan elektriitatezko poste bat dago.
Gune lasaia da eta ikuspegi ederra du itsasora.




 
 
 
Nire habitata iparraldera orientatuta egongo da eta lau pertsonarentzat izango da.
Hasiera batean, familia batentzako egin nahi nuen, baina aolku batzuk jaso ondoren lau pertsona independenteentzako egitea pentsatu dut.
 
 








lunes, 4 de marzo de 2013

LA BUENA VIDA

 
Iñaki Abalos idazle donostiarrak idatzi du liburu hau. Liburu honek habitatari buruz hitz egiten du, zazpi etxebizitza ezberdin aztertuz.Etxebizitza bakoitzarekin habitat desberdin bat erakusten digu.
 
 


Bostgarren kapituluak adibidez (" Warhol and the Factory : de las columnas freudomarxistas al loft neoyorquino") Warholek bere New Yorkeko loftean zuen bizimodua erakusten digu, lofta habitatzeko kontzeptu berria azaltzen du. Loft hau espazio bakar bat zen hainbat ekintza ezberdin gauzatzeko sortua, jabearen nahietara moldatzen zen.

 

 
 
Habitat hau zabaldu eta ezagunagoa egin zen urtez urte gaur egun arte, nahiz eta Warholen etxeko esentzia ez duten, marketing kontua da.