Georges Perec idazleak idatzitako liburu honetan espazio desberdinei buruz hitz egiten da, espazio kontzeptuari esanahi desberdinak emanez, azken batean, edozerk okupatzen du espazio bat, eraikin batetik orri bateko izki bateraino. Hauetako espazio bat, ohea adibidez, espazio beezi bat da, espazio propio bat, denbora asko pasatzen baitugu bertan.
Hala ere, irakurtzen goazen heinean, azaltzen dituen espazioak konplexuagoak dira eta irakurleari hainbat galdera egiten dizkio, nik nere buruari inoiz egin ez nizkionak. Idazleak azken batean lortu nahi duena irakurlea konbentzionalismotik ateratzea da eta hausnarketa pertsonala sustatzen du.


No hay comentarios:
Publicar un comentario