miércoles, 1 de mayo de 2013

GERRIT RIETVELD: SCHRODER- SCHRADER ETXEA




·         SARRERA

Obra honetan arkitektoak eta bezeroak lana burutzeko oso ondo moldatu ziren. Banhamen esanetan, etxe hau altzairu ikaragarri bat da etxez mozorroturik dagoena.

·         KOKAPENA

Schroder- Schrader etxea Ultrecht hirian dago, Holandan,  hilaran eginiko etxe arrunt batzuen azken eraikina da.

·         ETXEAREN DESKRIBAPENA

Altzairuz, adreiluz eta beiraz egina, plano horizontal eta bertikalez osaturiko konposaketa asimetriko bat da non arkitektura modernoaren oinarrizko 2 helburu lortzen diren: oin askea eta egitura eta itxituren banatze formala.

Eraikuntzan lehen planoaren eta atzekaldekoaren falta ikusten da. Proiektuak inportantzia handiagoa eman zion 3 fatxadei oinari beharrean, hala ere fatxaden irekiguneak barrualdeko espazioekin erlazioa gordetzen dute.

Rietveld bere arkitekturan jarraitasun espazial bat lortzen saiatu zen espazioak beraien artean komunikatuz .Bere  altzairuen osagaiak forma lauak eta errazak dituzten arren, landutako perfilik gabe, bere arkitektura eraikitzen duten elementuak jarrera geometriko bat dute.

Schroder etxea plano eta zuzen garbien konposaketa bat da.

·         FATXADA

Fatxadak plano eta zuzenen collage-ak dira . Osagarri bakoitzak bere forma, posizio eta kolorea dauka. Koloreak fatxadetako plastizitatea indartzeko hautatuak izan ziren, azalera txuriak tono grisez konbinatuak, leiho eta marko beltzak eta elementu linealak kolore primarioetan.

Desberdintasun gutxi dago eraikinaren barrualde eta kanpoaldearen artean. Zuzenak eta planoak kanpotik barrura doaz, kolore eta azaleren paleta berdinarekin. Leihoak 90º-ko angeluarekin bakarrik eraitsi daitezke, planoen elkarguneen diseinua zainduz.

Etxearen barrualdea margolan, arkitektura eta diseinu grafikoaren sintesi bat lortzearen nahiaren ondorioa da, XIX. mende bukaeran tipikoa.

·         EGITURA

Hasieran, Rietveldek etxea hormigoiez egin nahi izan zuen, baina oso garestia zen eraikin txiki batentzat, beraz, material hau zimenduetan eta balkoietan erabili zuen bakarrik, paretak harriz-hormaz eta habeak egurrez eta altzairuz.

·         ESPAZIOAK

Barnealdeko guneak dinamikoak, irekiak eta aldakorrak dira. Eraikuntzak bi maila dauzka:

-          BEHEKO SOLAIRUA

Solairu hau tradizionala kontsidera daiteke. Eskaileraren inguruan espazio komunak eta zerbitzukoak antolatzen dira.

-          LEHEN SOLAIRUA

Goiko pisua espazio irekia eta zabala da, komuna eta aseoagatik ezik, non mobiliario guztia bertatik mugimendua errazteko eginik dagoen.  Bigarren maila hontan deskantsorako guneak ezarri ziren. Hiru logelak, tabike mugikorrez zatituak daude, egongela eta komuna. Gune bakoitza kolore batez margotua izan zen arrazoi desberdinei erantzunez. Beltzez margotutako gunea seguruenik gehien erabiltzen den zona izango da eta, era berean, gehien zikinduko dena.


·         MATERIALAK

Nahiz eta material nagusiak altzairua, adreilua eta beira izan, zimenduetan eta balkoietan hormigoi armatua erabili zuen.

Leihoen eta ateen markoak egurrezkoak ziren, zorua bezala. Habeak ere egurrezkoak ziren, baina eraikina jasateko habeak altzairuzkoak erabili zituen.

 


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario