Hiru irakasleentzat habitat bat proiektatzeko hiru toki desberdin proposatu zizkiguten. Hasiera batean Arkitektura eskola pareko gunea hautatu nuen baina, ondo pentsatu ondoren, Arkitektura Eskola ondoan dagoen lekua aukeratu nuen, tenpletea duena. Inguruan eraikinak dituen arren eta plaza jendearentzako pasagunea den, ingurunean eraikin bat integratzeko toki egokia iruditu zitzaidan. Proiektatutako eraikinak intimitatea bermatu behar zuen eta era berean, ezin zuen jendearen pasabidea oztopatu.
Plaza aztertu ondoren ideia ona iruditu zitzaidan eraikina tenpletearekin eta tenplete parean zegoen zuhaitzarekin batera integratzea. Horretarako tenpleteko zapaia zuhaitzeraino luzatu dut, zuhaitza ere eraikinaren barnean sartuz.
Intimitatea irabazteko, fatxadetan beira eta egurrezko tablak jarri ditut, hauen artean erritmo desberdin bat jarraituz.
Distribuzioari dagokionez, interesgarria iruditzen zitzaidan "loft" itxurazko habitat bat eraikitzea. Horretarako, eraikinak altura handia zuenez, zapaiak altuera handiena zuen gunean bigarren pisu bat egitea pentsatu dut, non bertan logelak egongo diren.
Beheko solairua, azken batean, espazio ireki bat da, irakasleen gustora moldagarria. Eraikinaren ezkerretara sukaldea dago eta solairu erdian dago komuna, kubo batez inguratua.






No hay comentarios:
Publicar un comentario