Otsailak 27an Daniel Roher paisajista kanadarra etorri zen gure fakultatera, estalki berdeei buruz hitzaldi bat ematera.
Eraikuntzetan zapaiak begetazioz partzialki edo guztiz estalita daudenean deritzo estalki berdeak direla. Honek aurretik zapaietan erabilitako teknologia alde batera uzten du habitata hobetzeko eta energia kontsumoa gutxitzeko. Modu honetan, ekologikoagoa da.
Estalki berdeak egiteko orduan oso garrantzitsua da aldez aurretik eraikin bakoitzaren orientazioa eta klima aztertzea, ez baitu egoera desberdinetan berdin lan egingo. Ondoren, geruza ezberdinak bata bestearen gainean jarriz ( lamina iragazgaitza, drenajea, protekziofabrika..) landareak eraikinean jarriko dira bere funtzioa bete dadin.
Estalki berdeak eraikinaren barrualdea zapai arrunt batek baino freskoago mantentzen du, hirietako haizea garbitzen duenez kutsadura murrizten du eta oso estetikoa da.

Azkenik, estalki hauek hiri handietako teilaturik altuenean ere txoko fresko, berde eta jasangarriak lor daitezke, Chicagoko etxeorratz honetan bezalaxe.
Pertsonalki, hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaidan, uler erraza eta gure ingurunean praktikan jartzeko aproposa.


No hay comentarios:
Publicar un comentario