domingo, 12 de mayo de 2013

TRINITATE PLAZAKO INTERBENTZIOAREN EMAITZA

 
Trinitate plazaren interbentzioaren ondorioz egindako elkarrizketen ondoren, egokia iruditu zait plazan ospatzen diren ekitaldiak direla eta beharrezko materiala gordetzeko biltegi bat egitea.
Biltegi hau aurretik aukeratutako gunean kokatuko litzake eta mugikorra izango da, hau da, denbora baterako egongo litzake bertan, beharrezkoa denean kenduko litzake.
 
Biltegi honen diseinurako hainbat aldizkari begiratu ondoren, hemen beheko hau egokia iruditu zitzaidan erreferentzi gisa artzeko.
 
 
 
 



Egindako moduloak San Telmo museoko fatxadaren forma izango du, enkajaturik geldituko delarik.
Kalea oso estua denez, aproposa iruditu zait alde bat borobiltzea, honela, zabaltasun sentsazioa ematen dio.
Egindako moduloari aldizkariko eraikinak bezalako luzerako egurrak izango ditu biltegia inguratzen duen beira babesturik gelditzeko.
 
 

 

 
 
 
 
 

 

 
Azkenik, Plazako zati ezkutu honi erabilera bat emateaz arduratu naiz, gune erabilgarri bihurtua.
 


 

 

 





miércoles, 1 de mayo de 2013

GERRIT RIETVELD: SCHRODER- SCHRADER ETXEA




·         SARRERA

Obra honetan arkitektoak eta bezeroak lana burutzeko oso ondo moldatu ziren. Banhamen esanetan, etxe hau altzairu ikaragarri bat da etxez mozorroturik dagoena.

·         KOKAPENA

Schroder- Schrader etxea Ultrecht hirian dago, Holandan,  hilaran eginiko etxe arrunt batzuen azken eraikina da.

·         ETXEAREN DESKRIBAPENA

Altzairuz, adreiluz eta beiraz egina, plano horizontal eta bertikalez osaturiko konposaketa asimetriko bat da non arkitektura modernoaren oinarrizko 2 helburu lortzen diren: oin askea eta egitura eta itxituren banatze formala.

Eraikuntzan lehen planoaren eta atzekaldekoaren falta ikusten da. Proiektuak inportantzia handiagoa eman zion 3 fatxadei oinari beharrean, hala ere fatxaden irekiguneak barrualdeko espazioekin erlazioa gordetzen dute.

Rietveld bere arkitekturan jarraitasun espazial bat lortzen saiatu zen espazioak beraien artean komunikatuz .Bere  altzairuen osagaiak forma lauak eta errazak dituzten arren, landutako perfilik gabe, bere arkitektura eraikitzen duten elementuak jarrera geometriko bat dute.

Schroder etxea plano eta zuzen garbien konposaketa bat da.

·         FATXADA

Fatxadak plano eta zuzenen collage-ak dira . Osagarri bakoitzak bere forma, posizio eta kolorea dauka. Koloreak fatxadetako plastizitatea indartzeko hautatuak izan ziren, azalera txuriak tono grisez konbinatuak, leiho eta marko beltzak eta elementu linealak kolore primarioetan.

Desberdintasun gutxi dago eraikinaren barrualde eta kanpoaldearen artean. Zuzenak eta planoak kanpotik barrura doaz, kolore eta azaleren paleta berdinarekin. Leihoak 90º-ko angeluarekin bakarrik eraitsi daitezke, planoen elkarguneen diseinua zainduz.

Etxearen barrualdea margolan, arkitektura eta diseinu grafikoaren sintesi bat lortzearen nahiaren ondorioa da, XIX. mende bukaeran tipikoa.

·         EGITURA

Hasieran, Rietveldek etxea hormigoiez egin nahi izan zuen, baina oso garestia zen eraikin txiki batentzat, beraz, material hau zimenduetan eta balkoietan erabili zuen bakarrik, paretak harriz-hormaz eta habeak egurrez eta altzairuz.

·         ESPAZIOAK

Barnealdeko guneak dinamikoak, irekiak eta aldakorrak dira. Eraikuntzak bi maila dauzka:

-          BEHEKO SOLAIRUA

Solairu hau tradizionala kontsidera daiteke. Eskaileraren inguruan espazio komunak eta zerbitzukoak antolatzen dira.

-          LEHEN SOLAIRUA

Goiko pisua espazio irekia eta zabala da, komuna eta aseoagatik ezik, non mobiliario guztia bertatik mugimendua errazteko eginik dagoen.  Bigarren maila hontan deskantsorako guneak ezarri ziren. Hiru logelak, tabike mugikorrez zatituak daude, egongela eta komuna. Gune bakoitza kolore batez margotua izan zen arrazoi desberdinei erantzunez. Beltzez margotutako gunea seguruenik gehien erabiltzen den zona izango da eta, era berean, gehien zikinduko dena.


·         MATERIALAK

Nahiz eta material nagusiak altzairua, adreilua eta beira izan, zimenduetan eta balkoietan hormigoi armatua erabili zuen.

Leihoen eta ateen markoak egurrezkoak ziren, zorua bezala. Habeak ere egurrezkoak ziren, baina eraikina jasateko habeak altzairuzkoak erabili zituen.

 


 

domingo, 28 de abril de 2013

Kaiolak, aterkiak eta burbuilak

 Javier Echeparek emandako hitzaldian kaiola, aterki eta burbuilak eraikuntzekin konparatu zituen. Bere ustez hiru espazio mota hauek zeuden.buruz hitz egin ziguten. Kaiola, aterkiak eta burbuilak eraikuntzekin konparatu zituen. Berak esaten zuen moduan, hiru espazio mota daude.


  • Kaiolak.
Echeparek askatasun faltarekin lotzen dugun hitzak ere askatasun maila bat duela ulertarazi digu, espazio hau guztik itxita ez egoteagatik. Kanpoaldea ikusten dugulako, ez dagoelako muga bisualik, askatasun sentsazioa ematen du. 

 
  • Aterkiak.
Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun elementu hauek arkitekturako estalkiekin konpara ditzazkegu. Euritik eta eguzkitik babesteko balio duten elementuak dira. Estalkiak arintasuna sentsazioa ematen dute, hormak alde batera uzten dituelako.


 
 
  • Burbuilak.
Burbuila baten barnean egoteak isolaturik egotearen sentsazioa emango liguke, kanpoko errealitatetik kanpo. Bi errealitate daude beraz, burbuila kanpokoa eta barnekoa. Hau da, burbuilek espazio bat sortzen dute beste espazio handiago baten barnean.







jueves, 18 de abril de 2013

HABITAT HIRITARRA

Hiru irakasleentzat habitat bat proiektatzeko hiru toki desberdin proposatu zizkiguten. Hasiera batean Arkitektura eskola pareko gunea hautatu nuen baina, ondo pentsatu ondoren, Arkitektura Eskola ondoan dagoen lekua aukeratu nuen, tenpletea duena. Inguruan eraikinak dituen arren eta plaza jendearentzako pasagunea den, ingurunean eraikin bat integratzeko toki egokia iruditu zitzaidan. Proiektatutako eraikinak intimitatea bermatu behar zuen eta era berean, ezin zuen jendearen pasabidea oztopatu.



 
Plaza aztertu ondoren ideia ona iruditu zitzaidan eraikina tenpletearekin eta tenplete parean zegoen zuhaitzarekin batera integratzea. Horretarako tenpleteko zapaia zuhaitzeraino luzatu dut, zuhaitza ere eraikinaren barnean sartuz.
Intimitatea irabazteko, fatxadetan beira eta egurrezko tablak jarri ditut, hauen artean erritmo desberdin bat jarraituz.




 
Distribuzioari dagokionez, interesgarria iruditzen zitzaidan "loft" itxurazko habitat bat eraikitzea. Horretarako, eraikinak altura handia zuenez, zapaiak altuera handiena zuen gunean bigarren pisu bat egitea pentsatu dut, non bertan logelak egongo diren.
Beheko solairua, azken batean, espazio ireki bat da, irakasleen gustora moldagarria. Eraikinaren ezkerretara sukaldea dago eta solairu erdian dago komuna, kubo batez inguratua.


miércoles, 17 de abril de 2013

TRINITATE PLAZAKO INTERBENTZIOA

 
 
San Telmo eta etxebizitzaren artean dagoen kalexka hautatu dut interbentzioa egiteko. Toki hau aukeratu dut plazatik ezkutatua dagoela dirudielako, toki iluna eta batzuetan gune marginala bilakatua, duen fama hau aldatu nahi dut, plazako beste gune bat bihurtuz.
 
 
 
Bertako jendeari egindako elkarrizketetan gehienbat eskatzen zutena bai herri bazkarietan bai beste zenbait ekitaldietan erabiltzen ziren materiala gordetzeko gune bat eskatzen zuten.



jueves, 21 de marzo de 2013

IGELDOKO HABITATA




Nire habitata finkatzeko gunea aldapan dagoenez, eraikina zutabe batzuen gainean finkatu dut, lurzoua ahalik eta gutxien ikutuz, egunen batean eraikina bota ezkero hasieran zegoen modu berean gelditzeko. 

Eraikina iparraldera orientaturik dago.

Eraikinera iristeko goiko edo beheko bidetik joan daiteke. Eraikinaren gainean dagoen bidetik pasabide bat dago eraikinera iristeko, eta nahiko zabala da modulo mugikorrak sartu eta ateratzeko.
Beheko bidetik aldiz eskailera batzuk daude beheko solairura eramaten dutenak, gune mugiezina.

Erainaren barandak habitat guztia inguratzen du eta era berean ibilbide bat markatu.






Barrukaldera sartzeko ez dago sarrera zehatzik, leiho guztiak mugikorrak dira edozein lekutik sartu ahal izateko.

miércoles, 20 de marzo de 2013

GREEN ROOFS

Otsailak 27an Daniel Roher paisajista kanadarra etorri zen gure fakultatera, estalki berdeei buruz hitzaldi bat ematera.
 
 
 
Eraikuntzetan zapaiak begetazioz partzialki edo guztiz estalita daudenean deritzo estalki berdeak direla. Honek aurretik zapaietan erabilitako teknologia alde batera uzten du habitata hobetzeko eta energia kontsumoa gutxitzeko. Modu honetan, ekologikoagoa da.




 
Estalki berdeak egiteko orduan oso garrantzitsua da aldez aurretik eraikin bakoitzaren orientazioa eta klima aztertzea, ez baitu egoera desberdinetan berdin lan egingo. Ondoren, geruza ezberdinak bata bestearen gainean jarriz ( lamina iragazgaitza, drenajea, protekziofabrika..)  landareak eraikinean jarriko dira bere funtzioa bete dadin.
 
 
Estalki berdeak eraikinaren barrualdea zapai arrunt batek baino freskoago mantentzen du, hirietako haizea garbitzen duenez kutsadura murrizten du eta oso estetikoa da.
 
 




 

 
Azkenik, estalki hauek hiri handietako teilaturik altuenean ere txoko fresko, berde eta jasangarriak lor daitezke, Chicagoko etxeorratz honetan bezalaxe.
 
 
 
Pertsonalki, hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaidan, uler erraza eta gure ingurunean praktikan jartzeko aproposa.